2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea

CLICHÉ !

Zer dakizu Frantziari buruz? Egia ote da bideo honetan agertzen dena? Ala klitxeak besterik ez dira? Ikusi bideoa eta ea zer iruditzen zaizun.



2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena


MAYEN GARAIKO BIDERKETA.

    Ez dago biderketako taularik ikasi beharrik biderketak egiteko, ikusi nola egiten den marrekin.


                     http://youtu.be/_0B-kXMEsUk


TUTORETZA DBH 1 1.UNITATEA

TUTORETZA DBH 1.Unitatea

1.Unitate honetan gai hauek landuko ditugu:
Hasieran norberaren planifikazioa egingo dugu, gure lana eta eguneroko errepasoa antolatzeko.

Ondoren ikasleen eskubide eta bete beharrak  aztertuko ditugu.,
baita ere talde kooperatiboan lana egiten ikasiko ditugu hainbat ariketa eginez.



Agenda 21etik Elikadura jasangarria eta osasungarriaren inguruan hainbat jarduera landuko ditugu eta ikusiko dugun pelikularen hausnarketa ere egingo dugu.

Hortaz aparte egunerokoan sortzen diren arazoei buruz , gure arteko harremanak sendotu nahian , arituko gara.

BOOK REVIEW

Hi,

Here you have the book review page. When you do it, please send me by email or hand it to me. Don't forget to write your name in the document.

Book review page


MATEMATIKA DBH 1 1.Unitatea

Lenenengo unitateraen izenburua hauxe da:  GAUZA OROK DU BERE NEURRIA

Ikasturte berriarekin, unitate berriak! Hauxe dugu ikasturtean landuko ditugun hiru unitateetatik lehenengoa.
Matematikak baditu izaera bereziko hainbat elementu. Horiek dira, hain zuzen ere, eguneroko bizitzan zenbatzeko, ordenatzeko, neurtzeko edo izendatzeko erabiltzen ditugun adierazpenak. Lagun apartak dira, ez Gaituzte inoiz bakarrik utziko, edonon Gaudela ere han izango ditugu. Gainera, errealitatearen adierazle bikainak dira. Batzuetan letraz idatzita ikusiko ditugu, besteetan ikur bereziz. Hitzak ez bezala, hauek berdinak dira Gasteizen, Maulen, Oslon edo Berlinen. Zer ote dira?


Hauek landuko ditugu:  
Zenbaki motak :
Ordena-erlazioa. Hurbilketa eta errorea: biribilketa. Zatia adierazteko era baliokideak: hamartarra, zatikia eta ehunekoa.
Eragiketak,sinpleak eta konposatuak
Ekonomiarekin zerikusia duten tresnak: Faktura. Aurrekontua. Igoerak eta beherapenak. Kalkulu-orria
Neurria. Neurketa: magnitudeak eta unitateak. Sistema metriko hamartarra: luzera,masa eta edukiera.Sistema hirurogeitarra: denbora.

PLASTIKA DBH 1 1.Unitatea

Unitate honetan hauek landuko ditugu:
Ehundurak: Naturalak eta artifizialak
                  Txuri beltzeko ehundurak
                  Norberak egindako ehundura koloreetan
                  Erliebean.
Eskala: Irudien anpliazioa.
            Irudien proportzioa.                

Kolorea: Baliabideak.

2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

GIZARTE ZIENTZIAK

Ikasturtean egin beharrekoak  


Lehen unitatean ezagunak zaizkizuen mapetan, irudikatze motak erliebea, klima eta biomak landuko dituzue. Horiek lantzeko, mapak eta klimogramak interpretatzen eta irudikatzen ikasiko duzue, aplikazio digitalak erabiliz, gaur egun gehienok erabiltzen ditugun aplikazio berak erabiliz, Google Maps-ak, besteak beste.

Bigarren unitatean,historiako edukiak landuko ditugun lehena izango da. Historia landuko dugu, Historiaurrea eta Antzinaroa. Unitate honetan, gizarte, ekonomia eta kultura-arloan oinarrituko gara.
Prozedura aldetik, historian murgiltzean, iturrien analisia izango da garrantzitsua, horietatik informazioa nola lortu, alegia. Era berean, mapa historikoak izango ditugu aztergai, horien interpretazioa bereziki, baina, honetan, aurreko unitateko mapsen ezaguerak aprobetxatuz, mapa historikoak eraikiko ditugu. Arloko beste prozedura nagusi bat ere landuko dugu, denbora-lerroak.

Hirugarren unitatean, aginte moduak eta eskubideak izango ditugu kontzeptu nagusiak; Historiaurreko eta Antzinaroko aginte moduak, baina baita gaur egungoak ere,hortik hasiko baitugu unitatea. Aurreko unitatean denbora-lerro digitalak egiten ikasiko duzue eta, oraingoan,frisoak egiteko eskatuko dizuet,hau da,denbora-lerroen multzoak.


TEKNOLOGIA DBH 1 1.Unitatea

1.Unitatearen izenburua hauxe da: EUTSI EUTSI!
Lehenengo unitate honetan prozesu teknologikoaren faseak ezagutuko ditugu, Teknologian oinarrizko diren tresnak( arkatza, konpasa, erregelak) egoki manipulatzen ikasiko dugu.
.- Adierazpen grafioan zirriborroa eta plano teknikoa marraztuko ditugu.
Egituretan erabiltzen diren osagai garrantzitsuenak  ( zutabe, habe, eskuaira, tiragarri, arko...)ezagutuko ditugu,profilak zer diren,  baita ere egiturek eta profilek jasan behar dituzten esfortzuak.


.- Oinarrizko materialak (papera, kartoia, kartulina, haria,...) ezagutu, aztertu eta beraiek erabiliz proiektu bat egingo duzue.

UNIT 1: WE'VE GOT TALENT!

UNIT 1
WE’VE GOT TALENT!







This unit is the first one in the EKI English Subjects Projects course. By the end of this unit you will be able to use your music and English knowledge to select the music and images for various situations, to integrate them into musical montage to give information about the authors or participants in those montages and also to assess montages done by others.


You will therefore learn to identify and classify instruments, to identify basic elements in musical compositions and songs, to distinguish between the main musical genres, to create your own biography as musicians and to produce videos with pictures and music by applying all the musical concepts acquired. You will also view and listen to different types of music and performances, and express your opinion about them.

ONLINE DICTIONARIES

These are some of the web pages you can use.

MONOLINGUAL



BILINGUAL


BASQUE




SPANISH



PRONUNCIATION




NATUR DBH 1

Lehenengo unitatearen izenburua OINAK LURREAN UNIBERTSOAN BIDAIATZEN DUGU da.
 

Unitate didaktiko honetan unibertso misteriotsua ikertzen arituko gara. Bide batez, unibertso hori ezagutzeko dugun jakin-mina baliatu, galderak formulatu, gure ezagutza zabaldu eta, uste gabe, aditu izateko bidean jarriko gara, egindako galderei guk geuk erantzuteko gai bihurtuko baikara.

Hori dena lortzeko hauek landuko ditugu:Ikerketa-galderen egokitasunaren
ezaugarriak. Unibertsoaren osagaiak. Astroen mugimenduak. Mugimenduren ondorioak. Unibertsoaren osagaiak:  Galaxiak, izarrak , planetak, asteroideak eta kometak.
Eguzki-sistema:egitura, planetak eta sateliteak.

2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala


GORPUTZ HEZKUNTZA PROGRAMAZIOA
DBH 1ean

Hauek izango dira ikasturte honetan landuko diren unitateak 

1.- JOLASAK

Erresistentzia lantzeko jolasak
Abiadura lantzeko jolasak
Indarra lantzeko jolasak 
Malgutasuna lantzeko jolasak

2. HERRI KIROLAK

Lokotx bilketa
Soka tira
Txinga proba  


3.- ESKU PILOTA

Esku pilotaren oinarriak
Esku pilotaren sorrera, joko arauak eta espazioa


4.- ARETO FUTBOLA

*  Areto futbolaren oinarriak
Areto futbolaren sorrera
Eduki teoriko praktikoak ( arauak , teknikak...)
Joko espazioaren deskribapena


5.- LERROKAKO PATINAIA


Lerrokako patinaiaren oinarriak
Materialaren deskribapena
Irristaketa teknikak
Patinaiaren sorrera

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Euskara DBH 1 maila

Ikasiaz bat, beste hainbat ekintza gauzatuko ditugu ikasturte honetan, besteak beste...


  • Lehengo unitatean, Euskal Herriko beste ikastetxe bateko adinkideekin elkartrukea egingo da posta elektronikoa erabiliz. Proeiktu honek lagun berri bat egiteko aukera emango die gure ikasleei, hizkuntza baliabideez gain (galdera eta erantzunetan modu egokian aritzea, deskribapenak egiten jakitea...) giza trebetasunak ere probatuz. Elkarrekin bizi(hi)tza etiketa gure gela beste ikastetxe horietara hedatzeko asmoz sortu dugu, lehen kontaktu gisa.

  • Bigarren unitatea barneko kontuekin etorriko da gehiago. Sentimenduen inbentario bat egitea eskatuko digu, horretarako eguneroko baten idazketan murgildu beharko direlarik gure ikasleak. Sentimenduak idazteko deskubritu egin behar ordea. Ez da nahikoa izena jartzearekin: sentimenduok zer diren eta nola bizi ditugun arretaz aztertzeko gonbita luzatzen digu unitate honek. Eguneroko oso espezialak atera daitezke... ezin erakutsi blogean, ordea, eremu pribatukoak baitira...!

  • Hirugarrenik, kazetari bihurtuko ditugu ikasleak. Zaharrak berri unitatean, tradiziotik datozen kontu eta ohiturak gaurkotzea eta horien gaineko erreportaia egitea eskatuko diegu. Taldeka aritu beharko dira, guztion artean aldizkari bat sortuko badute. Hemen ez dute aitzakiarik izango beraien lanak blogean erakusteko...

Hasteko, ikus dezagun aurten irakur daitezkeen liburu batzuen zerrenda bat:



Ez ahaztu hauxe izango dela erabiliko dugun irakurketa-fitxa:


Ongi etorri!!!

Ongi etorri Elgoibar Ikastolako DBH 1A ko blog-era!!!

Mezua!

1. unitate honetan elkarrekinbizi(hi)tza etiketan ditugu gure sarrera guztiak!

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

Gure herriko esapidiak

Dbh 1B gelako neska talde batek abestua


Taldekideak:  Adriana, Eider C., Eider E., Irati eta Yaiza.
HAUTATUTAKO ABESTIA: Ilargia

a) Zergatik hautatu duzue?
Asko gustatzen zaigulako.
b) Nork abesten du?
Ken zazpi taldeak abesten du.
c) Zer kontatzen du?
Maitasun kantua da. Galdu den maitasun bat kontatzen du.
d) Entzun duzuenean, zer sentsazio edo sentimendu eragin dizue?

Poztasuna eta alaitasuna. Batez ere elkarrekin abestu dugulako.

e) Zer garaitakoa da?
2003koa da abesti hau.