2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

NATUR DBH 1

Bigarren unitatearen izenburua LURRA, ETENGABE ALDATZEN ARI DEN PLANETA da.





DBHko bigarren unitate didaktiko honetan, ikasleek Geologiaren gaiari lotutako indagazio zientifikoaren urratsak lantzen jarraitzea proposatzen dugu, eta ikerketarako ematen diren galderen inguruan, informazio-iturrien fidagarritasuna eta baliagarritasuna aztertuko dute. Prozesu horretatik jasotako datuak erregistratu eta biltegiratuko dituzte ikasleek. Iturrien miaketa egiteko, ezinbestekotzat jotzen ditugu baliabide digitalak, horretarako emandako irizpideak erabili beharko dituztelarik.
Ikasleek lortutako datuak bildu ondoren, landutako oinarrizko kontzeptuak emandako eskemen baitan sailkatuko dituzte, eta erlazionatu elkarren artean. Eskuratu, erregistratu eta irudiztatutako informazioan oinarrituta, ahozko diskurtsoa sortu beharko dute, lexiko egokia erabiliz eta azalpena osatzeko bitarteko digitalak sortuz eta erabiliz.
Beraz, Geologiari lotutako gaien inguruko galderak eginez, horiei dagozkien erantzunak jaso eta erregistratu ondoren, ahoz komunikatuko dituzte horiek, aurkezpen digitalak erabilita.







Hori dena lortzeko hauek landuko ditugu:

-Ikerketarako informazio-iturrien fidagarritasuna eta baliagarritasuna.
-·       Erliebea
·       Lurraren barneko egitura
·    Harrien ezaugarriak eta sailkapena:
-   Harri magmatikoak
-   Harri sedimentarioak
-   Harri metamorfikoak
·       Eragile geologikoak:
·       Kanpokoak
-   Higadura, garraioa eta sedimentazioa
-   Paisaia
·    Barnekoak
-   Lurrikarak (mendiak)
-   Sumendiak
Mendilerroak
·       Aurkezpen digitala
·       Ahozko komunikazioaren planifikazioa

Mineralak eta metalak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina