2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Natur 3. Unitatea

NATUR DBH 1

Hirugarren unitatearen izenburua, Bizidun ugari naturaren opari da.


  

DBHko azken unitate didaktiko honetan, ikasleak ikerketa bikoitza egitea proposatzen dugu: lehenik, gizakiaren bizi-ohiturek bizidunengan duten eragina aztertuko du, eta, bigarrenik, gizakion bizi-funtzioetan duten eragina ondorioztatzen saiatuko da ikaslea.Beraz, bizi-ohiturek bizi-aniztasunarekin eta bizi-funtzioekin dituzten kausa/ondorio erlazioa azaltzeaz gain, erlazio horiek justifikatu adierazi beharko ditu ikasleak.
Unitatean zehar, ikasleak hainbat euskarritan emandako informazioa aztertuko du(testuak, bideoak…), eta, gaiaren inguruko ezagutzaz baliatuz, bizidunak deskribatuko ditu, eta finkatuko diren hainbat irizpideren baitan sailkatuko.
Indagazio zientifikoaren eta esperimentazioaren baliabideak erabiliz,ikerketaren helburuari lotutako hainbat gaireninguruan (bizidunen oinarrizko egitura, izaki mikroskopikoak, bizi-ohituren eragina bizidunen dibertsitaetan eta gizakion bizi-funtzioetan, elikagaien osagaiak…), hasierako hipotesia baieztatzeko edo ukatzeko beharrezkoak diren datuakeskuratu eta erregistratuko ditu ikasleak, esperimentazioa, behaketa, elkarrizketa eta hainbat euskarri erabiliz jasotako informazioaren bidez.
Beraz, ikasleak egin beharko dituen ikerketei lotutako helburuak eta metodoak pentsatuz, helburu horiekin lotzen diren metodo zientifikoaren urratsak garatuko ditu. Hainbat esperimentu lantzeko, laborategia erabiltzea proposatzen dugu, eta behaketak egiteko, bertako materiala erabili beharko du ikasleak(mikroskopioa…). Esperimentazioaren bidez eskuratuko diren datuak erregistro-fitxetan bildu beharko ditu ikasleak,

Gai hauek landuko ditugu:

Bioaniztasuna
·          Faktore eragileak
 Izaki bizidunen ezaugarriak
 Deskribapena:
·          Deskribapen-kategoriak:
-          Zelula mota
-          Ehunak
-          Elikadura mota
-          Organismoa
-          Espeziea
 Izaki bizidunen erreinuak
·          Moneroak
·          Protoktistoak
·          Onddoak
·          Landareak
-          Landare loredunak eta lore gabeak
·          Animaliak
-          Ornodunak eta ornogabeak
 Desagertzear dauden espezieak
Indagazio zientifikoa
·          Ikerketaren helburuari lotutako gaiak
-          Bizidunen oinarrizko egitura
-          Izaki mikroskopikoak
-          Euskal Herriko Parke Naturalak
-          Bizi-ohituren eragina bizidunen aniztasunean
-          Elikagaien osagaiak
-          Zarata

Bizi-ohituren eragina bizi-funtzioetan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina